Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Automobilgintzako Hiztegia aurkeztu dute gaur

$
0
0

Batz, Cikautxo Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek garatu dute proiektua, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean. Sektoreko terminologiaren inguruko 2.637 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, eta sei hizkuntzatan (ingelesa, gaztelania, frantsesa, alemana eta txinera) kontsultatu daiteke Interneten.

BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyar Hizkuntza eta Teknologiako terminologia-adituen aholkularitzapean, Automobilgintza Hiztegi espezializatua osatu dute, sei hizkuntzatan: ingelesa, gaztelania, euskara, frantsesa, alemana eta txinera.

Automobilgintzako 2.637 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, 16 alorretan sailkatuak, eta Interneten kontsultatu daiteke oso-osorik.

Gaur goizean aurkeztu dute proiektua, Zornotzako Automotive Intelligence Center-en, hiztegian parte hartu duten enpresetako ordezkariek: Karmelo Uriarte, BATZeko hobekuntzako arduraduna; Gotzon Juaristi, Cikautxoko lehendakaria; Esteban Garitaonandia, Ekineko euskara-batzordeko koordinatzailea; Ketxus Amasorrain, Elayko ingeniaritzako arduraduna; Kepa Galparsoro, GKN Driveline Zumaiako prebentzio-arduraduna; Julen Madariaga, Maierreko lehendakaria eta, azkenik, Elhuyarretik, Leire Cancio zuzendari nagusia eta Garbiñe Alkiza, Automobilgintza Hiztegiaren koordinatzailea.

Aurkezpenaren xehetasun guztiak dituzu hemen
.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik