
Udako ordezkapenak egiteko mediku eta pediatra elebidunen gabezia argudiatu izan du Osakidetzak euskararen ezagutza derrigorrezkoa den lanpostuetan langile elebakar erdaldunak jarri izanaren arrazoia azaldu asmoz. Guk, aldiz, borondate eta planifikazio falta ikusten dugu egoera honen atzean. Ahatik, jakin nahiko genuke zein aitzaki asmatzen duen Osakidetzak administrari laguntzaileen kasuan, egoera berdina gertatzen ari baita.
Iturria: osaeus.info
via @PatxiSaez: . Osakidetzak, berriro ere, euskara derrigorrezkoa duen lanpostu batean administrari erdalduna jarri du. 1)http://t.co/izmtyN5LIF .