Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

EHUren udak ikastaroetan eskaintzaren %16,21a bakarrik euskaraz

$
0
0

UEMAK kezka agertu du EHUk antolatutako udako ikastaroetan eskaintza osoaren %16,21a bakarrik izango delako euskaraz. Maiatzean egin zion UEMAk EHUri udako ikastaroetan euskarazko eskaintza igotzeko eskaria. Udalerri euskaldunetako biztanleek hainbat zerbitzu herriz kanpo jaso behar izaten dituzte, unibertsitatea da zerbitzu horietako bat, eta horrek arnasguneetako herritarrengan eragin zuzena du. UEMAren arabera "arnasguneak indartze bidean oztopoa da EHUren udako eskaintza". EHUk emandako erantzunean aipatu du euskarazko ikastaroen eskaintza handitzeko lanean jarraituko dutela.

Iturria: uema.org

via @uema_org: UEMAK kezka agertu du EHUk antolatutako udako ikastaroetan eskaintza osoaren %16,21a bakarrik izango delako euskaraz. http://t.co/JDcOWGB1yc


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik