
Mekanika errazeko euskarazko jokoa da Tribual. Instalatu, erabiltzaile bat erregistratu (Facebook eta Twitter bidez ere egin daiteke, lana aurreratzeko), eta hasi jokatzen. Bost galderako sortak erantzutea da koxka, ahalik eta azkarren. Galdera bakoitzarekin hiru erantzun erakusten ditugu; bi okerrak dira noski. Galdera mota desberdinak daude.
Iturria: play.google.com
via @codesyntax: Tribual, euskarazko jokoa mugikor eta tabletetarako http://t.co/nuhWlSzbao | https://t.co/HYqFOS88KU