Orain arte, edadetuek izaten dituzten erorketei buruzko materiala ingeleraz egon izan ohi da, eta neurri handi batean, gaztelaniaz. Bada, Aitor Asteasuinzarra, Manex Garaio eta Beñat Garaioren ekimenez blog bat osatu dugu, artikulu garrantzitsuenen gaztelania eta euskarazko itzulpenekin. Blogak Sirimiri Servicios Socioculturales enpresaren bultzada jaso du eta asmoa jakintza honen dibulgazioa zabaltzea da, bereziki euskararen kasuan.

150 artikulu baino gehiago erabili ditugu blog honetako 39 dibulgazio sarrerak osatzeko, eta oihartzunik balu, ekarpen gehiago egiteko asmoa eta esperantza dugu. Horretaz gain, inork bere ekarpena egin nahiko balu, artikuluren bat euskararatu duelako edo esteka interesgarriren bat partekatu nahi duelako, asmoa gure blogean sartzeko aukera eskaintzea da.
Hau da blogaren helbidea: ezerori.blogspot.com.es
Zuen interesekoa izango delakoan, zuen erantzuna eta feed-backa eskertuko genuke.