Tako bat 20x20 zentimetroko egurrezko pieza bat da. 4 zentimetroko lodiera dauka. Obra grafiko bat darama inprimatuta: argazki bat, irudi bat, artelan bat. Bilbon sortu eta Zarautzera hedatu ondoren, Tako Donostia jaio da. Iniziatibaren atzean Garoa Kultur Lab eta Estudios Durero daude, eta deialdi ireki gisa planteatzen da lantzamendua Donostian: 5 argazki bidali behar dira uztailaren 28rako.
(Mikel Iturriaren Harrikadak blogetik hartua haren cc-by-sa lizentziari esker)
Zer da Tako bat?
Tako bat 20x20 zentimetroko egurrezko pieza bat da. 4 zentimetroko lodiera dauka. Obra grafiko bat darama inprimatuta: argazki bat, irudi bat, artelan bat.
Tiradak murritzak dira (500 bat alekoak, gehienez ere). Katalogo batean agertzen zara eta katalogo horretan erosleak eskatutakoan egiten da pieza, zenbakitua. 30 euroko prezioa dauka (kasu batzuetan, 40 bat euro) eta egileak portzentaje bat poltsikoratzen du.
Bertako artistekin lan egitea gustuko dute. Baina ez da edozer gauza agertzen katalogoan. Kontatu zidatenaren arabera, batzorde artistiko batek erabakitzen du zer atera eta zer ez. Adibide negatibo gisa: ez eskatu zure ezkontzako argazkiekin tako bat egitea. Ez da hori kontzeptua.
Zeintzuk dira?
Esan bezala, Estudios Durero enpresaren egitasmoa da. Kontatu zidatenez, egoitza nagusia Zamudion duen 70 langileko enpresa da. Bi hitzetan esateko inpresio digitalaren alorrean aritzen da, punta-puntako teknikak erabiliz. Beraien webgunean sartuz gero, ikusiko duzue izen handiko markak, kultur erakunde eta artistekin aritzen direla lanean.
Non daude?
2013an abiatu zen proiektua. Sareaz gain (Tako), denda bat dute Bilboko Alhondigan eta beste bat Zarautzen.
Une honetan Bilboko Arte Ederren Museoarekin eta Madrilgo Museo del Prado eta Thyssen-Bornesmizsarekin aritzen dira lanean, baita BBK Live jaialdiarekin ere.
Tako Donostiaren deialdia
Donostiako argazkilari profesionalei (zentzu zabalean) bost argazki aukeratzeko eta WeTransfer bidez beraiei bidaltzeko deialdia egin dute. Epea uztailaren 28an amaitzen da.
Jatorrizkoa: Mikel Iturria, Harrikadak, cc-by-sa.