Arabako Foru Aldundian dagoenetik, PPk %66 urritu du euskara sustatzeko egitasmoetara bideratutako dirua eta Kuadrilletako euskara teknikarien diru sailak kendu ditu 2013ko aurrekontu proiektuan. Arabako Foru Aldundiak euskararen aurkako erabakiak hartzen jarraitzen du. 2013ko aurrekontu proiektuan, euskara egitasmoetara bideratutako diru saila %51,7 urritu du, aurtengoaren alderatuta. Are gehiago, Javier de Andres agintean dagoenetik, euskarara bideratutako aurrekontua %66 murriztu du: milioi bat euro inguru. 2011. urtean, Xabier Agirreren gobernuak 1.465.639 euro bideratu zituen euskararako; 2013ko aurrekontu egitasmoan, 496.500.
↧