EHUko Udako Ikastaroen Sailak eta Etxepare Euskal Institutuak bat egin dute “Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa. Excellence in Basque Studies (ii)” online ikastaro berria antolatzeko. Urtarrilaren 31n amaituko da euskal irakurleen zereginetan trebatzeko bost asteko online ikastaroan izena emateko epea. Ikasle kopurua mugatua da.