
Hainbat neurri aurreikusi ditu Segurtasun Sailak: euskalduntzeko urteko aurrekontua handiagotzea (2015ean bikoiztea nahi du); euskara ikasten arituko diren ertzainak urtean 80-100 bat izatea (gaur egun 25 dira) eta plan zehatz bat sortzea agenteak lana euskaraz egiteko gai izan daitezen. Lehentasuna izango duten polizia unitateak eta ertzain-etxeak bi irizpideren arabera aukeratuko dituzte: batetik, herritarrekin duten harreman mailaren arabera, eta bestetik, inguru soziolinguistikoaren arabera.
Iturria: argia.com
via @argia: Ertzaintzak lehen aldiz Euskararen Erabilera Plana izango du http://t.co/vrh8haKAw0http://t.co/QTUpFOLWsu