
Urteak azkar pasatzen dira, bai eta herrien kondaira eta kontakizunetan bizi diren legendazko pertsonaientzat ere. Hamar urte kopuru polita da atzera begirako txiki bat egiteko. Hala egingo dugu aurtengoan Domaikian, heldu den abuztuaren 30ean, orain artean izan dugun formatua ere aldatuz. Urteotan izan ditugun pertsonaiak aurten berriro ere itzuli eta parte hartuko dute urteurren honen ospakizunetan: Altubeko Ama, Mendiko Atsoa, Ojanko, Anxo… Guztiak gerturatuko dira Domaikiako errotara, Piztiak eta Domaikiako herriak egindako gonbiteari kasu eginez, ez baita makala izango aurtengo festa.
Iturria: infozuia.net
via @betihesean: Baduzue planik larunbaterako? Domaikian plan polita antolatu dute 10. aldiz: Piztiaren ehiza. Etorri eta gozatu! http://t.co/CA6mMkzum6