
Mozilla Fundazioak Firefox nabigatzailearen 32. bertsioa atera berri du Android sistema eragilea daramaten gailuentzat. Kontuak ez luke aparteko garrantzirik izango detaile txiki batengatik ez balitz: bertsio honen berrikuntzen artean, aplikazioaren hizkuntza aldatzeko aukera aurkitu dugu ezarpenetan. Munduan diren 6.000 hizkuntzetatik, 55 besterik ezin dira aukeratu Firefoxen poltsikoko bertsioan eta -sorpresa!- horietako bat zuk eta biok konpartitzen dugun euskara da.
Iturria: teknopata.net
via @joxe: Azken ordua! Kalean da Androiderako Firefox 32. %100 euskaraz! Mila esker @Librezale guztiei! http://t.co/fyfddkN90n