Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

ON musika taldeak disko berria argitaratzeko crowdfundinga

$
0
0

ON musika taldeak, karena.eu euskarazko crowdfunding plataforma erabiliz bere bigarren diskoa kaleratzeko finantziaketa lortzeko kanpaina hasi berri du. Hona hemen diskoaren berri:



Duela pare bat urte ON taldea sortu nuen, nire amorruak, kezkak, ezinegonak, eta barruan bizirik ditudan mamuak askatzeko eta zuekin konpartitzeko asmoz. Urte horien bueltan, Euskal Herriko ehunka txokotan aritu eta rockeatu eta gero, Ekhi Vegas, Ekaitz Vegas eta hiruok ONen bigarren lana grabatu dugu eta autoekoizpenaren bitartez argitaratuko dugu, udazken honetan.  Inoiz baino ilusio handiagoarekin eta indartsu gatoz. 11 kantaz osatutako lan borobila. 

Gure diskoa argitaratzen laguntzen badiguzu, gure esker ona erakutsiz oparitxo bat bidaliko dizugu. 

Hauek dira gure eskaintzak: 

  • 5 euroren trukean: diskoa era digitalean bidaliko dizugu urrian zehar. 
  • 10 euroren trukean: diskoa era digitalean jasoko duzu urrian zehar + disko fisikoa eta kamiseta bat opari, posta arruntaz.

Lagun gaitzazu, eta izan gure bidelagun!

Egin ONkide!!!!

 

IRAILAREN 3TIK URRIAREN 11 ARTE GURE BIDELAGUN EGITEKO EPEA ZABALIK HONAKO ESTEKAN: KARENA


www.onmusika.com


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik