
"Hementxe gaude, kargua estreinatzen: batera eta bestera". Bartzelonara bisita eginez abiatu du PuntuEus proiektuaren zuzendaritza Josu Waliño Pizarrok (1972, Zumaia, Gipuzkoa). Izan ere, eredu dute, hein handi batean, .cat domeinua: katalanen Interneteko jardunaren erakusgarri. Iragan urteotan Iratxe Esnaolak .eus domeinua onarrarazteko zinez lan aparta egin duela gogoratu du: "Izugarria izan da".
Iturria: berria.eus
via @robergutierrez: «'.eus' domeinuak euskal gizartearen irudi birtuala izan behar du: guztiona» - http://t.co/deQrsZjpLh> @JWalino#puntuEUS