Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

"Amonaren zoriontasuna", Espe Etxeberria, 87 urterekin, Jaizkibelekin lehenengoz desfilatzen

$
0
0

Orain 65 bat urte kantinera bezala atera zenean, zeinek esango zion Espe Etxeberriari ez zela hura izango Alardean parte hartuko zuen aldi bakarra. Gaur, 87 urterekin desfilatu du berriro, leku pribilejiatuan gainera, Jaizkibel konpainiako kantinera Malen Alkain bilobaren eskuinean. Alkainen ezkerrean izeba, Etxeberriaren alaba, hau ere kantinera izandakoa. Hunkituta egin du Guadalupeko ibilbidea Espe Etxeberriak. “Bilobak, alabak eta kapitanak eskatu zidaten, hirurek, nola esango nien ezetz”, esan du eta “emakumearen eskubideen borrokan garaipena” dela gaineratu du desfilearen amaieran.

Iturria: oarsobidasoa.hitza.info

via @aritzgalarraga: Ez dakit teorizazio handirik behar duen alardearen aferak honen aurrean: http://t.co/lE5rqrVsv3


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9030

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik