Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9041

Miriam Cano zaharberritzailearen bisita gidatua

$
0
0

Miriam Cano zaharberritzaileak bisita gidatua eskainiko du Igartubeiti baserrian, irailak 28an, igandean, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Bisita gidatura etortzeko izena eman igartubeiti@gipuzkoa.net-en edo 943 72 29 78 telefonoan. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak Igartubeiti baserria 1993an erosi ondoren, ikerketa zein esku-hartze prozesuaren ondoren eta bisitariei zabaldu aurretik, Miriam Cano izan zen baserriaren azkeneko akaberaren arduraduna. 
Irailak 28an eskainiko duen bisita gidatuan, hiru hilabetetako epean baserriak 300 urte atzera egiteko burututako lana azalduko du, besteak beste, elementu berriak multzoan egoki txertatuz, multzo osoari itxura uniformea baina ez artifiziala emanez. 

Prezioa: 4,00 €

Ongi etorri mokadutxoa: gazta pintxoa + sagardoa. 

Bisita gidatura etortzeko izena eman igartubeiti@gipuzkoa.net-en edo 943 72 29 78 telefonoan. 

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9041

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik