Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Gerardo Lopez de Guereñu sariaren III. edizioa abian da

$
0
0

Euskarak Arabako gizartean izan duen lekua jakinarazteko saria gazteentzat. Jaso bideoan lurraldeko lekukotasunak, kontakizunak, esperientziak, bizipenak, pasadizoak edo ipuinak, zeintzuek euskarak inguruan duen presentzia eta transmisioa erakutsiko duten, familian zein gizartean, auzoan edo ondoko herrian hartuta; bai eta herri-atsotitz, joko, kanta edo tradizioak ere.

Bidali bideoa 618079879 zenbakira whatshapp edo telegram bidez. Bakarka edo gehienez hiruko taldeetan.

Norentzat:

12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.

Hizkuntza: Bideoak euskaraz aurkeztuko dira, eta errespetatu egingo da lekukotasunak zein hizkuntzatan jaso diren.

Ezaugarriak:
-Gutxienez  minutu 1, eta gehienez, 5 minutuko bideoak.

-MP4, WMV edo 3GP formatuetan.

-150 MB baino gutxiagoko tamaina.

Sariak: Guztira zazpi sari. Kategoria bakoitzean (12-16 eta 17-30 urte) bi sari, taldeka aurkeztutako kategoria bakoitzeko bideorik onenari beste sari bana, eta jendeak bozkatutakoari beste bat. Smart Phone,  tabletak,  Cines VESAren  bonoak Florida Zinemarako,  eta bi eguneko egonaldia sei pertsonentzat aterpetxe batean jarduera guztiak ordainduta.

Oinarriak eta sustapen bideoa:  www.nibanaxarabakoa.com 

 


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik