Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu titulua: matrikula epea zabalik, urriaren 7ra arte

$
0
0

2014ko urriaren 7ra arte egongo da aukera izena emateko Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 5. edizioan. Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen titulu propioa hasiko da urriaren 18an, hilean behineko saioekin, asteburuetan, Eskoriatzako campusean.

Aurreko lau edizioetan bezala, euskal kulturaren izen ospetsu askok hartuko du parte 5. edizio honetan; horietako zenbaitek gogoeta berezia egingo dute euskaldunon nazio kulturalaren aurrerabideaz.


Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren aurrez aurreko eskola teoriko-praktiko-ludikoak egingo dira hilean behineko saioetan (larunbatean hasi, 09:00etan, eta igandean bukatu, 17:00etan). Ikastaroaren egutegiari dagokionez, eskolak hasiko dira 2014ko urriaren 18an eta amaituko dira 2015eko ekainaren 14an. Saio guztiak izango dira Eskoriatzako campusean, eta behar izanez gero, inguruan lo egiteko aukera ere eskainiko da.



Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik