Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9117

Shakespeareren 'Ametsa' biziarazten. Itzultzailearen sukaldea (I)

$
0
0

Donostia 2016 Europako Hiruburutza proiektuarekin lankidetzan, EIZIEk hainbat jarduera antolatu ditu Shakespeareren A Midsummer Night's Dream (Uda-gau bateko ametsa) obraren itzultze-prozesua gizarteratzeko.  Jarduera horietako lehena Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunerako antolatu dugu –irailaren 30ean, 17:00etan–, EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, zuekin aritzeko asmoz: Itzultzailearen sukaldea (I).

Sukaldari nagusiak Juan Garzia–obraren itzultzailea–, eta Shakespeareren lanetan aditu/aritu diren hainbat lagun izango dira, baina interesa duen edonori zuzenduriko sukalde-jolaserako proposamena ere badakarte.

Sukalde-jolas horretan parte hartzeko, Juan Garziak berariazko materiala prestatu du, eta EIZIEren webgunean aurkituko duzue, informazio gehiagorekin batera, aldez aurretik lantzeko astia izan dezazuen.

Animatu!


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9117