
"Daukanari emango zaio, eta are gehiago jasoko du. Gutxiago duenari daukana ere kenduko zaio." Mateo 25: 14-30, Talentuen parabola.
Robert K. Merton soziologoak Mateoren hitzak hartu zituen aintzat hainbat arlotan gertatzen zen fenomenoa azaltzeko. Izan ere, Mateo fenomenoaren arabera idazle, zientzialari edota artista entzutetsuek estimazio handiago jasoko dute, pareko lanak egin dituzten baina ezezagunagoak diren, beste batzuekin alderatuz. Hau da, ezezagunagoak diren ikertzaileen lanek, besteen bestekoak edota hobeagoak izan arren, aipu gutxiago jasoko dituzte. Eta, horrez gain, baliteke ahaztuak edo zokoratuak izatea ere, zientzialari ospetsuen itzalak estalita.
Iturria: zientziakaiera.com
via @zientzia_k: Zientzian ere? “Daukanari emango zaio, eta are gehiago jasoko du. Gutxiago duenari daukana ere kenduko zaio” http://t.co/vLS0Rm9wkn