
Auzitegiak berretsi egin du 'Egunkaria auziaren' artxiboa. 2003ko otsailaren 20an hasi zen auzia, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak kazeta ixteko agindua emanda. 2010ean etorri zen itxierako epaia: absoluzioa. Baina Egunkaria-k itxita segitu zuen eta auziko beste piezak -ekonomikoak- aurrera jarraitu zuen. Auzi horren artxibo sententzia berretsi da orain, 1998-2001 artean egindako ustezko delituak preskribatutzat jota. Ondorioz, zortzi auzipetuak libre geratu dira: Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Fernando Furundarena, Ainhoa Albisu eta Begoña Zubelzu.
Iturria: berria.eus
via @petxarroman: Oraingoan bai! Amesgaiztoa bukatu da. Egunkariaren auzi ekonomikoa artxibatu egin dute. http://t.co/AO9x4kXPEZ