Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9041

Android 5.0 Lollipop, euskaraz izango dugu

$
0
0

Googlek atzo bertan jakinarazi zuenez, Android sistemaren hurrengo bertsioa 68 hizkuntzatan erabili izango da, horien artean, lehenengo aldiz, baita euskaraz ere. Sistema eragile berriaren izena Android 5.0 Lollipop izango da. Euskararekin batera beste 14 hizkuntza gehitu dituzte bertsio honetan, besteak beste, galiziera, bengalia, islandiera, nepaliera, tamila,... Katalana lehendik zegoen. Android euskaraz plataforman ere eman dute honen berri, eta azken urteko prozesua aipatu dute. Bertsio berria bihar (urriak 17) egongo da eskuragarri lehenengo erabiltzaileentzat, baina gehienok aste batzuk beharko ditugu eguneratu eta erabili ahal izateko, gailuaren arabera.

Iturria: android.com

via @urtzai: Android 5 Euskaraz dator!!! Bai, bai, bai eta bai!!! #haupoza!!!https://t.co/CsD68F8rva (@larbelaitz 2dz)


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9041

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik