Quantcast
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9097

Liburu elektronikoak sortzeko ikastaroa

Azken urteetan gero eta errazagoa da liburuak idaztea, argitaratzea eta gero Internet bidez saltzea. Prozesu hori, ordea, ez da hain erraza, ondo prestatu eta zabaltzeaz gain, dirua irabazi nahi bada… UEUk eta Elhuyarrek elkarlanean “Nola sortu eta saldu liburu elektronikoak” on line ikastaroa antolatu dute, eta bertan parte hartzen dutenek prozesu osoa egiten ikasiko dute: eskuizkribua, on-lineko autore bihurtu, on-line saldu, eta publizitatea egin.

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Irakaslea Justyna Pietrzak izango da, Espainiar filologian eta Hizkuntzalaritza Orokorra eta Informazio-zientzietan lizentziatua. Hizkuntza, azterketa eta prozesamenduan masterraduna. Ikusi Unibertsitatea.net atarian egindako elkarrizketa.

Ikastaroaren edukiak hauexek izango dira:

Idaztea:

  • Zein dira zure irakurleak? Aukerak zehaztu.
  • Zer formatu aukeratu eta nola prestatu (liburu elektronikoen formatuak)
  • Azala nola prestatu eta zergatik den hain inportantea azaldu.

Argitaratzea:

  • Liburu elektronikoak erabiltzen dituzten irakurgailu elektronikoak (Kindle, iPad, Nook…).
  • Zure liburua babestea (copyrightak).
  • Erregistroa: International Standard Book Number (ISBN).

Saltzea:

  • Nola erabili sare sozialak eta Interneteko plataformak marketina egiteko (google, facebook, web, twitter, linkedin…).
  • Nola lortu kritikak eta aipamenak.
  • Saltzeko plataformak (Amazon, iBook store…).

Informazio gehiago eta matrikula: www.ueu.eus

Argazkia: http://ow.ly/CTVKa 

Image may be NSFW.
Clik here to view.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9097