Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

"Peter Pan" Musikala, larunbatean azkenengo emanaldia, Bilbon

$
0
0

Datorren larunbatean, urriaren 25ean, arratsaldeko 16:00etan eta 19:30etan, Peter Pan Musikala antzeztuko dugu Bilboko Euskalduna Jauregiaren Auditorioan. Musikala Bergarako Musika Eskolak ekoitzi du, eta hauxe izango da bere azkenengo emanaldia. Duela 2 urte estrainatu zen Bergaran, eta harrezkero 10.000 ikusletik gora izan ditu. Sarrerak 10 eta 25 euro artean daude salgai, www.euskalduna.net, www.ticket.kutxabank.es eta Euskaldunako takilan. 

Urriaren 25ean, Peter Pan Musikala antzeztuko dugu Bilboko Euskalduna Jauregiaren Auditorioan. Ikuskizun erraldoi hau Bergarako Musika Eskolak ekoiztu du eta Pikupe Produkzioak promozio lanak egiten ari da.

Peter Pan Musikalaren ezaugarriak hauek dira:

  • Momentu honetan Euskaraz egiten ari den formatu handiko Musikal bakarra da.
  • 150 artista, besteak beste, aktoreak, musikariak, tramoiariak…
  • Den denak Bergarako Musika Eskolaren parte edo zerikusia daukenak: Ikasleak, irakasleak, gurasoak…
  • Musika eta ahotsa zuzenean
  • Istorio oso bat kontatzen da, hasieratik bukaerararte.

Sarrerak 10 eta 25 euro artean, www.euskalduna.net, www.ticket.kutxabank.es eta Euskaldunako takilan.


Anima zaitez.

Viewing all articles
Browse latest Browse all 9019

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik