Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9041

INGUMA datu-basea berritua aurkeztuko du UEUk ikasturte hasiera ekitaldian

$
0
0

Ostegunean, hilaren 23an,UEUk 2014/2015 ikasturtearen irekiera ekitaldia egingo du Bilbon. Bertan, UEUk INGUMA, euskal komunitate zientifiko berritua aurkeztuko du. Ekitaldira etorri nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.

INGUMAdatu-baseanazken 40 urteotan unibertsitate mailako zientzia eta jakintza-alor bakoitzean euskaraz ahoz eta idatziz ekoitzi denari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen da; euskaraz zer egin den eta nork egin duen azaltzen duen aipu laburra. Une honetan 8.839 egile, 2.145 liburueta 13.630 artikuluren erreferentzia aurkitu dezakegu bertan. Informazio gehiago: www.inguma.org

Hitzaldi nagusia Karmele Artetxek, UEUko Historia saileko kideak eta EHUko irakasleak eskainiko du, ondoko izenburuarekin: "Euskarazko produkzio eta komunikazio zientifikoaren argi-ilunak".

Ekitaldia ostegunean, hilaren 23an, eguerdiko 12.00etan izango da, Bilboko Alondegiko Bastida aretoan. Bertan, Karmele Artetxez gain, Iñaki Alegriak, UEUko Zuzendariak; Miren Bego Urrutiak, Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikarako Zuzendariak eta Ana de Castrok, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendariak parte hartuko dute.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9041

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik