
Arteman Komunikazioak eta Iñaki Peña medikuak elkarlanean ekoiztutako 'Aulki Hutsak' dokumentalak, heriotza eta doluaren gaiak lantzen dituenak, bi sari jaso berri ditu nazioarteko Cine Invisible film jaialdian: bata, euskarazko lan onenarena; eta bestea, ikusleek aukeratutako filmarena. Cine Invisible nazioarteko jaialdia Kultura Communication Desarrollo gobernuz kanpoko erakundeak antolatzen du eta aurtengoa seigarren edizioa izan da.
Iturria: arteman.org
via @artemankomunika: ‘Aulki Hutsak’ dokumentalak, bi sari nazioarteko Cine Invisible jaialdian. http://t.co/dUbqV0Yy4E@KCDONGDhttp://t.co/0NXyXI03S0