Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Ba al da progrea lokal alternatiboetan erretzea?

$
0
0

Galdetzen diot nire buruari. Aspaldidanik. Gobernuak leku publikoetan debekatu zuenetik. Zeren orduz geroztik zera gertatzen zait, hainbat lokal alternatibo eta autogestionatutan egiten diren bileretan, hitzaldietan, jardunaldietan… erretzaileek erretzen dutela. Niri behintzat ez zait inoiz suertatu horrelakoetan inork galdetzea ea erre dezakeen. Erretzen dute eta listo. Imaginatzen dut modu batean edo bestean lokalak kudeatzen dituztenek noizbait hitz egingo zutela gaiaz (edo agian ez); edozein modutan ere hautsontziak egotea seinale argia da tabakozaleentzat. Eta ez egotea, batzuetan ere bai.

Iturria: abarquin.wordpress.com

via @IbanZ: Amelia Barquín, Kinka blogean: "Ba al da progrea lokal alternatiboetan erretzea?" http://t.co/Y9Lv4ZaOLK


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik