Dena aurreikusi bezala atera da eta gaur goizeko 9:35ean askatu du Rosettak Philae ibilgailua. Une horretan, Rosetta kometatik 22,5 km-ra egongo da, eta Philaek 7 ordu beharko ditu tarte hori egiteko. Hala, 17:00ak aldean ikusiko dugu Philae lur hartzen 67P/Churyumov-Gerasimenko kometaren Agilkia puntuan. ESAri esker, operazioaren irudiak zuzenean ikusteko aukera izango dugu, eta Elhuyarko Eider Cartonek eta Ana Galarragak jarraipena egingo diote Twitter bidez.
Iturria: aldizkaria.elhuyar.org
via @elhuyaraldizk: Hasi da kometan lur hartzeko operazioa! http://t.co/RFj0sJ10jj