Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9039

Azaroan Donostian (20 eta 27), "Shakespeareren Ametsa biziarazten" ekimena

$
0
0

"Shakespeareren Ametsa biziarazten" ekimenaren barruan, beste bi ekitaldi antolatu ditu EIZIEk azaroan: mahai-inguru bat (hilaren 20an) eta solasaldi bat (hilaren 27an).

Mahai-ingurua:Shakespeareren hiru Amets

A Midsummer Night's Dream komediaren euskarazko hiru bertsioez jardungo dute mahai baten bueltan Elizabete Manterolak, Karlos del Olmok eta Juan Garziak.

Manterolak Bingen Ametzagaren bertsioaz jardungo du, Karlos del Olmok Bedita Larrakoetxearenaz eta Juan Garziak bereaz.

Donostian izango da, azaroaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, Udal Liburutegiko sotoan.

Solasaldia:Sueño de una noche de verano

Ángel Luis Pujante gonbidatu dugu solasaldi honetarako, Shakespeareren aditu, gaztelaniazko bertsioari buruz hitz egiteko, besteak beste. Juan Garziak eta biek jardungo dute antzerkiaren itzulpenaz oro har, eta bereziki Shakespeareren lanak gaztelaniaratzeaz.

Donostian izango da, azaroaren 27an, arratsaldeko 19:00etan, Donostia 2016 gunean.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9039

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik