Domeinua da Interneten gainerako guztiengandik bereizten gaituen puntua: balioa ematen du, marka bakarra da eta nortasuna eta identitatea aitortzen dizkio web, posta elektroniko… bakoitzari.

Puntu hori hiritar guztien artean zabaltzeko promozio berezia sustatu du Puntueus Fundazioak Durangoko Azokarako. Orain, norberaren posta elektronikoak ere puntu hori izan dezake. Imaginatzen duzu zureizena@zureabizena.eus egituradun posta-elektoniko helbidea?
Zureizena.eus norbanakoek domeinu-izenak eskuratzeko kanpaina da eta norberak bere izena edo abizena eskuratzeko aukera egongo da erdi-prezioan. 30 euroren truke domeinu-izena, 10 posta elektroniko kontu, 2 GB espazioa, DNS kudeaketa eta mugagabeko transferentzia ahalmena erosteko aukera izango da abenduaren 6an, 7an eta 8an Durangoko Disko eta Liburu Azokan (Artekale 81, 82, 83). Egun horietan eta Puntueus Fundazioak izango duen standean baino ez.
Aukera mugatua eta ezin hobea gabonetan oparitzeko!