Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Jabier Zabaleta: "Hizkuntza-portaerak ez dira aldatzen egun batetik bestera"

$
0
0

Jabier Zabaleta Orioko Udaleko euskara teknikaria da. Euskarak Orion bizi duen egoeraz galdetu diogu euskararen nazioarteko egunean. "Esango nuke euskara nahiko osasuntsu dagoela Orion eta alor askotan aurrerapen handia egin duela (gazteen erabilera eredugarria da, adibidez; eta alor formalean asko aurreratu dugu: irakaskuntzan, administrazioan, komunikabideetan…); hala ere, horrekin batera, esan behar da baditugula kezkatzeko motiboak ere, batez ere ikusita zenbateraino normaldu zaigun gaztelaniaren erabilera lehen ia guztiz euskararenak ziren esparru intimoenetan: lagunartean eta familian. Aurten, esaterako, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen artean egin dugun galdetegiaren bidez ikasi dugu, haur horien etxeetan, beren artean euskaraz egiten duten gurasoak %40 baizik ez direla eta %55ek gaztelaniaz egiten dutela. Hori bada zerbaiten sintoma."

Iturria: karkara.eus

via @karkaracom: Jabier Zabaleta: "Hizkuntza-portaerak ez dira aldatzen egun batetik bestera" http://t.co/dAcTA85HAR


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik