Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketaren harira, afaritxoua egingo da bihar ostirala, abenduak 12, Ibarrako Xepla elkartean. Dani Fano eta Adur Larrea komikilariak eta Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariak izango dira aurtengo protagonistak. Xepla elkartea eta Galtzaundi euskara elkartea arduratu dira afaritxoua antolatzeaz.
Image may be NSFW.Clik here to view.

Bat batean ariko dira batzuek eta besteak, bertsoen irrimarrak eginez Dani Fano eta Adur Larrea eta irrimarrekin bertsoak sortuz Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga.
Antolatzaileen hitzetan, “aurreko edizioetan bezala, aurten ere barrez lehertuko garelakoan gaude”.
Halaber, Xepla elkartekoek egindako afari ederraz gozatu ahalko da. Umorea, jana, bertsoak eta irrimarrak osagai izango dituen afaria “mundiala” izango da. Afaritxouko txartelak Ibarrako tabernetan eta Galtzaundi euskara elkartean dira salgai.
Aurretik, 19:30ean, VII. Ibarra-Galtzakomik euskarazko komiki lehiaketako sariak banatuko dira. Informazio gehiago, tlseh.com blogean.
Ondoko bideoan, iazko edizioko hainbat txiste, bertso eta irrimarra dira ikusgai:
Clik here to view.
