
'Bilbao' udal aldizkariaren edukien %50a euskaraz argitaratzeari uko egin diote EAJk, PSE-EEk eta PPk. Euskararen Nazioarteko Egunaren harira udaleko talde guztiek euskararen aldeko ituna sinatu zenetik astebetera, hiru alderdiok ezezkoa eman diote EH Bilduren proposamenari. Agidanez, hitz eta adierazpen ponpoxoen gerizpean betiko hizkuntz politika baztertzaileekin jarraituko dute. Astebete baino ez da igaro Bilboko Udaleko talde guztiek euskararen aldeko ituna sinatu zutenetik. Iruzur egitea egotzi die EH Bilduk.
Iturria: euskalherrianeuskaraz.eus
via @E_H_E: Bilbao udal aldizkariaren edukien erdiak euskaraz izateari uko egin diote EAJ, PSE-EE eta PPk: http://t.co/nX6osx36b2#HitzetatikEkintzetara