Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Euskahalduntzeaz

$
0
0

(Euskaratik aktibismora blogean idatzitako gogoeta). 19. KORRIKAren mezua euskahalduntzeaz mintzo da. Uste dut hitz berri horrek guztiz bat egiten duela blog honen edukiarekin. Euskaratik aktibismora. Nola gure jarrera aktiboak, portaera irmo batek, euskaratik euskaraz egitera bultzatzen ahal duen. Hau da, gure ahalmenaz jabetzea, euskaraz biziko bagara.

Beraz, uste dut egokia dela parekatzea:  euskahalduntzea = euskararen alde aktibismoa erabiltzea.

Gainera, arreta handiz entzun genuen 19.KORRIKAk Durangoko Azokari egin zion omenaldi ekitaldia. Bertan blog honen lehen sarrerarekin oroitu nintzen. Bernat Etxepare aipatu zuten KORRIKA arduradunek. Hala da, euskararen historiako lehenengo liburua literaturatik harago joan zen: jazarpena eta bazterketaren aurrean, euskaraz ere idazten ahal zela erakutsi nahi izan zuen. Hau da, aktibista izan zen; euskahalduntzea erabaki zuen.

korrika19_1


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9011

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik