
Hainbat proiektu biltzen ditu Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren egitasmoak. Badira hizkuntzari dagozkionak ere. Eta horien inguruan egin zezakeen ekarpenaz galdetzeko, Kontseiluarekin jarri zen harremanetan, iaz. Hitzarmena sinatu dute Donostia 2016k eta Kontseiluak orain, eta horren arabera, 2016. urtean, hizkuntza gutxituen goi bilera bat hartuko du Europako kultur hiriburuak. "Europako hizkuntza komunitateekin osatu nahi dugu protokoloa", dio Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak.
Iturria: berria.eus
via @PatxiSaez: . Hizkuntza gutxituei buruzko nazioarteko goi bilera 2016an, Donostian. 1)http://t.co/URwHH6aZSy 2)http://t.co/2WVg8HIEez .