Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

"Elorrixoko berbetia" liburua aurkeztu da, paperean eta sarean kontsultagai

$
0
0

Abenduaren 16an, Badihardugu Euskara Elkarteak prestatu duen Elorrixoko berbetia liburuaren aurkezpena egin zen Elorrioko Iturri Kultur Etxean. Egindako lana sarean ere ikusgai dago, Dijitalidadea enpresak atondu duen www.elotop.net/euskara webgunean. 2009an Elorrioko Udalak atera zuen beka bati esker jardun dute Badihardugu Euskara Elkarteko Juan Martin Elexpuruk eta Aintzane Agirrebeñak Elorrioko euskara jasotzen eta aztertzen azken urteotan. Elorrioko Ahotsak proiekturako egindako grabazioak hartu dira oinarri gisa, herriko hizkeraren azterketa egiterakoan; hala ere, beste iturri batzuetatik ere jaso da informazioa. Ondoren, liburuan jasotako guztia sarean jarri du Dijitalidadea enpresak: www.elotop.net/euskara. Eta, horretaz gain, Elorrioko Ahotsak proiektuko bideoak eta transkripzioak ere aurki daitezke bertan.

Iturria: ahotsak.eus

via @asarasua: "Elorrixoko berbetia" aurkeztu dute, liburua eta webgunea: http://t.co/P6dxKUSPx7 Zorionak @ahotsak eta Digitalidadea @gotzonbarandi


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9013

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik