
Euskal Herrian amatasunaren gaia oso gutxi ukitu dela dio EHUko Gizarte Antropologiako irakasleak: “Ama onaren ideia oso sartua daukagu”. Ideologia gogor hori ukitu ezean, emakumeek traba asko izaten jarraituko dutela irizten dio. Erdigunean amatasuna ez, umeen zaintza jartzearen aldekoa da. EHUko Gizarte Antropologia arloko irakaslea eta Ikasketa Feministak eta Generoa masterreko koordinatzailea da, besteak beste, Mari Luz Esteban baina Familia Plangintzako mediku izan zen lehenengo. Amatasuna ikergai izan du sarri, emakumeen mendekotasunaren aitzakiatzat erabilia izan baita historikoki gai hori. Amaren heriotzak libreago egin ninduen poemarioa du lilburu berriena, eta oihartzun handia izan du, halaber, duela hiru urte argitaratutako Crítica del pensamiento amoroso saiakerak ere. Bietan amatasuna aipagai du.
Iturria: hikhasi.eus
via @HaziHezi1: Erdigunean amatasuna ez, umeen zaintza jartzeko proposamena egiten du Mari Luz Estebaban antropologoak Hazi Hezin http://t.co/uJjln5Enrf