Android mugikorrentzako sistema eragile bat da, Linux nukleoan oinarritua, middleware aplikazioekin batera gailu mugikorretan (smartphoneak, tablet-ak...) erabiltzeko bideratuta dago. Open Handset Alliancek garatutakoa da, elkarte honen helburua gailu mugikorretarako estandare irekiak zabaltzean datza, honela, edozein garatzailek garatu ditzake Androidentzako aplikazioak Googlek banatutako SDKren bitarteaz. Orain arte mugikorrentzako sistema eragile gehienak itxiak ziren eta hauek pertsonalizatu eta programatzeko aukera gutxi eskaintzen zuten. Android mugikorrentzako sistema eragile libreak sistema eragilea pertsonalizatu eta programatzeko aukera berriak ireki zituen eta horrela gauza berriak egiteko mundu berri bat ireki. Ikastaro hau UEUren eta Asmoz Fundazioaren artean antolatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin.
↧