Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9036

Wikivoyage: bidaiari bila euskarazko bidaia gida sortzeko

$
0
0

Wikimedia Fundazioak sortu dituen proiektu guztien artean ezagunena Wikipedia da. Euskaraz 205.000 artikulu pasatxo ditugu gaur egun. Hala ere komunitate txikia da bertan lanean dabilena, eta Wikimediaren proiektu guztiei ezin die arretarik jarri. Horietako bat da iaz sortutako Wikivoyage, bidaia-gida librea.

Euskaraz softwarearen parte gehienak euskaraturik daude, baina bidaia-gida publikoki erakutsi eta eu.wikivoyage.org helbidea eduki aurretik hainbat hilabetez erregulartasunez arituko diren 3 lankide aktibo eskatzen dituzte. Momentuz euskarazko Wikivoyage "Inkubadoran" dago. Bertan daude oraindik jaiotzeko laguntza behar duten proiektu guztiak. Lagundu nahi baduzu, hemen duzu aukera.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9036

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik