Komunikazio saileko arduradunaren zuzendaritzapean eta beste sailekin zehar lerroan, Bertsozale Elkartearen eta Mintzola Fundazioaren Komunikazio estrategia gauzatzea. Eginkizun nagusiak Elkartearen komunikazio estrategiari lotuta barne zein kanpo komunikaziorako komunikazio ekintzak gauzatzea. Elkarteak antolatutako egitasmoen komunikazioa gauzatzea. Internet sarea elikatzea, Elkartearen estrategia digitala inplementatuz: Internet atariak elikatzea. Buletinak eta berripaperak bideratzea.
Iturria: bertsozale.eus
via @Bertsozale: Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak komunikazio teknikaria behar du http://t.co/VnNf9Z4FEz#bertsolaritza