
Txillardegiren idazlan argitaratu guztiak bildu eta digitalizatzea hitzartu dute Jakinek eta Gipuzkoako Diputazioak. Aste honetan egin dute egitasmoaren aurkezpen ekitaldia, Txilardegiren heriotzaren hirugarren urteurrenean. Pentsalariaren ia 1.000 laneko "ondare galanta" 2016aren amaierarako egongo da eskuragai, sarean. "Deskubritu beharreko pentsalari handi bat" da Txillardegi, Lorea Agirre Jakineko zuzendariaren arabera. "Egia da haren lana ez dugula askorik ezagutzen, ez direlako horretarako transmisio bideak jarri". Txillardegiren heriotzaren hirugarren urteurrena bete da eta omenaldia egingo diote, bihar, Donostiako Lasala plazan (11:00).
Iturria: euskalherrianeuskaraz.eus
via @E_H_E: Txillardegiren "ekoizpen intelektual,kultural eta soziopolitikoa eskuragai egongo da oso-osorik eta sekretutik gabe": http://t.co/nGAjoh1LLl