Manex Agirre: "Euskalgintza bera bezain zaharra den eztabaida bat berritu genuen aurrekoan lagunak eta biok, kafearen soseguan. (...) Ez dakit zein haritatik tiraka iritsi ginen. Gogoan dut, behin baino gehiagotan (sare sozialetan, lagunen ahotik…) entzundako esaldi bat gogoratuta egin nuela eztanda: “ados, kutrea izango da, niri ere ez zait gustatzen, baina euskaraz da. Eta ume eta gazteek behintzat ordu batzuk ematen dituzte telebistaren aurrean, euskaraz kontsumitzen”. Ezin dut horrekin, gero eta gehiago sutzen nau. (...) Kultur-ekitaldi edo hedabideen eskaintza eskas bat, eskasa da, eta hizkuntzak ezin dio horri “baina”rik jarri. Normalak izan nahi badugu, praktikan jarri behar genuke, gutxienez, gure buruari gezurrik ez esateko eskubidea."
Iturria: hirinet.net
via @hirinet: [IRITZIA] 'Ez dago bainarik', Manex Agirreren artikulua http://t.co/Sig90gBNUH