Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Altsasuko, Otsagabiko eta Baztango Euskararen Ordenantzak.

$
0
0

Bai Altsasun, bai Otsagabian, bai Baztanen, Euskararen Ordenantzak urrats inportantak dira euskara pixkanaka normalizatzeko, eta euskaldunok eskertzen dugu hori. Altsasuko eta Otsagabiko Udaletako Euskararen Ordenantzak jadanik indarrean daude; Baztangoa, ordea, mehatxupean. 

2014ko azaroaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Altsasukoa. Hona hemen haren ezaugarriak: Elebitasun normalizatzailea (euskara lehenesten duena), langileen hizkuntza eskakizunak arautzea, hirugarrenen bidez ematen diren zerbitzuetan hizkuntza eskubideak onartzea eta laneko hizkuntzetan euskara ere kontuan hartzea. Orobat, Ordenantzak hizkuntza plangintza bat ere aipatzen du, langile guztiak gai izan daitezen euskaraz lan egin eta zerbitzua emateko. Hala ere, atzendu zaio euskara merezimendu moduan hartzea hizkuntza eskakizunik ez duten lanpostuetan.

Otsagabiko Ordenantza 2014ko abenduaren 11n argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Hizkuntza eskakizunez gain, ez da atzendu merezimendu moduan (% 10 E mailan eta % 15 D mailan). Zerbitzuen kontratazioetan hizkuntza eskubideak errespetatu beharko dituzte enpresek. Elebitasuna ardatz moduan ere aipatzen du.

Altsasuko eta Otsagabiko Udaletako Euskararen Ordenantzak aurrerapen argiak dira, Baztango Udalarena bere garaian izan zen bezala. Hura garatzeko Euskararen erabilera normalizatzeko plana onartu berri du Baztango Udalak, eta Nafarroako Gobernuaren aurkakotasuna aurkitu du. “Gaztelania bazterrean uzten” dela argudiatuta, jakinarazi dio auzitara jotzeko prest dagoela.

Bai Altsasun, bai Otsagabian, bai Baztanen, Euskararen Ordenantzak urrats inportantak dira euskara pixkanaka normalizatzeko, eta euskaldunok eskertzen dugu hori.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik