Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Gerra Zibila Eibarren Interpretazio zentroa irekiko dute larunbatean

$
0
0

Gerra, Eibarko frentea, oroitzapenak, bizipenak eta historia da Arrate gainean aurkituko duzuna. Urtarrilaren 31n inauguratuko dute, eguerdiko 12.00etan, bertaratu nahi duen jende guztiari irekitako ekitaldian. Gerra Zibila Eibarren Interpretazio Zentroa trintxera bat bailitzan prestatu da; Arrateko zelaiak eta Eibarko herriak ezagutu zuten izua eta ikara latz hura lau hormaren barruan kabitu izango balitz bezala. Kanpo aldean ere, sei panel daude jarrita, lau Arratera begira, bi Akondia aldera. Panel horietako informazioa QR kodeen bitartez kontsultatu daiteke. Bestalde, bisita gidatuak antolatu dira hurrengo asteburuetarako. Izen-emateak: Eibarko udala (Portalea) 943708435 edo kultura@eibar.net. Hunkigarriena, gerra bizi eta ikus-entzunezkoan azalduko zaizkigun lekukoen berbak eta esanak izango dira, ulertu ezin dena ulertzen lagunduko diguten ahotsak, Eibarkoak eta albo herrietakoak.

Iturria: egoibarra.eus

via @asarasua: Gerra Zibilaren Interpretazio Zentroa irekiko dute asteburuan Arraten: http://t.co/yUQA3ToKxA#Eibar@Egoibarrahttp://t.co/gY7fm7IWEx


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9012

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik