Euskadi.eus-etik datozen datu-sortak hiru formatu gehiagotan eskaintzeko lan egin dugu Open Data Euskadin azken hilabeteotan Hemendik aurrera, mota horietako datuak honako modu hauetan publikatuko dira:
- Euskadi.eus-eko biltzailearen APIa
- Excel
- XML
- JSON
Open Data Euskadiren sorreratik jaso ditugu datu-sortak formatu gehiagotan publikatzeko proposamenak. Izan ere, datuak eskaintzeko modurik egokiena erabiltzaileak lortu nahi duen helburuak zeharo baldintzatzen du:
- Alde batetik, Open Data Euskadiko erabiltzaile multzo batek excel bezalako formatu sinpleak eskatzen dizkigu. Izan ere, beraien helburua da datu zehatz batzuk deskargatzea, filtratzea, erabiltzea eta, beraz, beraiek kontsumitzea, sarritan eremu profesionalean.
- Bestalde, hainbat programatzaileentzat Euskadi.eus-eko APIaren bidez datuak berrerabiltzea zaila da, Euskadi.eus oinarritzen den azpiegitura ezagutzea beharrezkoa baita, eta beraz, aldez aurretiko lana egin behar da.
2014. urtean zehar Euskadi.eus-etik datozen datu-sortak hiru formatu gehiagotan eskaintzeko lan egin dugu, aipatutako behar horietako batzuk asetzeko asmoarekin.
Hemendik aurrera, mota horietako datuak honako modu hauetan publikatuko dira:
- Euskadi.eus-eko biltzailearen APIa
- Excel
- XML
- JSON
Aipatutako fitxategiak dinamikoak dira, hau da, datuen izaeraren arabera automatikoki eguneratzen dira – gehienak egunero edo astero-. Hala ere, APIak eskuragarri dauden datu eta metadatu guztietara sartzeko aukera ematen duen bitartean, gainerako fitxategiek, berriz, datu garrantzitsuenak ematen dituzte, berrerabilpen ez hain sakonak sinplifikatzeko asmoz. Gure asmoa da fitxategi horietan ematen ditugun datuak handitzen joatea, gardentasunaren ikuspuntutik esanguratsuak diren datuak erantsiz.
Funtzionalitate honek 60 datu-sorta baino gehiagoren gain du eragina:
- Elkarteak eta fundazioak
- Baliabide turistikoak: ostatuak, jatetxeak, turismo-bulegoak, enpresak, etab.
- Laguntzak eta diru-laguntzak
- Kontratuak
- Osasun hornikuntzak: farmaziak, ospitaleak, osasun-zentroak, etab.
- Liburutegi publikoak
- EPEak eta langileen hautaketa-prozesuak
- Etxebideren sustapenak
- Gazte Informaziorako bulegoak
- Egitasmoak eta proiektuak
- Jaurlaritzako eta menpeko erakundeen antolakuntza eta funtzioak
- Araudia eta legedia
- Turismo-agenda
- Etab.
Erabilgarria izatea espero dugu.
Image may be NSFW.Clik here to view.
