
'Tribuaren berbak' saioaren geroa airean dela, gaur emango dute grabaturik daukaten azken saioa. ETBko zuzendaritza egunotan erabakitzen dabil saioak jarraituko duen edo ez. Hasieran, saioa bukatutzat eman zen, eta abendutik aurrera ez da grabaketa gehiago egin, baina, egunotan, ETBn zabaldu da litekeena dela jarraitzeko aukeraren bat egotea.
Iturria: berria.eus
via @edulartzanguren: 'Tribuaren berbak' saioak grabatua duen azken atala emango dute gaur. ETBk ez du baieztatu jarraituko duenik. http://t.co/2C0DjmCK9R