Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Jaurlaritzaren IKT deialdia 2015 ireki da

$
0
0

Eusko Jaurlaritzaren 2015eko IKT deialdia ireki zen joan zen astean. Martxoaren 5era arteko epea egongo da proiektuak aurkezteko. Deialdia 4 ataletan banatuta dago eta iazko diru partida berbera egongo da (807.500 euro), nahiz eta atalen arabera aldaketak dauden.

Esan bezala, 4 ataletan dago banatuta deialdia eta hauexek dira bakoitzean banatzen den diru kopurua:

  • ET1. Euskarazko atari edo webgune berriak sortzea: 150.000 eur (iaz 200.000 euro)
  • ET2. Hedabideak IKT: 80.000 eur (iaz 100.000 euro)
  • ET3. Webguneak berritu: 204.000 eur (iaz berdina)
  • ET4.– Softwarea sortu edo euskaratzea: 373.500 euro (iaz 303.500 euro)
Ikusten den bezala, ET1 eta ET2 ataletan murrizketa dago, eta horko dirua ET4 taldera doa (70.000 euro gehiago). Horixe izango da, askogatik, atalik indartsuena, Softwarea sortu eta euskaratzearena. Horixe dauka lehentasun Eusko Jaurlaritzak, deialdiaren arabera.

Xehetasunak deialdietan dauden arren, oro har, hauexek dira datu esanguratsuenak:
  • Gastua, gehienez, 50.000 eurokoa
  • Finantzaketa propioa, gutxienez %40koa
  • Gehienez 20.000 euro jaso ahal dira, gutxienez 2.000 euro.
  • Bost eskaera gehienez. Ezin dira 90.000 euro baino gehiago jaso.
Eta kontuan hartuko dituzten irizpide nagusiei dagokienez:
  • Egitasmoaren kalitatea eta egokitasuna. Egitasmoaren kalitatea eta egokitasuna baloratzeko honako aldagai hauek hartuko dira kontuan: berrikuntza, erabilgarritasuna, ezaugarri teknikoak, diseinua, edukiak
  • Euskararen erabilera IKTetan bultzatzeko eragingarritasuna.. 
  • Lizentzia libre edo kode irekiko edukiak.

Esan bezala, datu eta xehetasun guztiak deialdian bertan.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik