Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Musikaldiaren XII. edizioan izena emateko epea zabalik dago otsailaren 27ra arte

$
0
0

2015eko maiatzaren 9an ospatuko da Errenterian Musikaldia2015, tonuan jarri lelopean Euskal Herriko Musika Eskoletako ikasleek parte hartzeko aukera ezberdinak izango dituzte

Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak bi urtetik behin antolatzen duen Musikaldia jaialdia Errenterian ospatuko da 2015eko maiatzaren 9an, eta dagoeneko zabalik da bertan izena emateko aukera. Parte hartzeko aukera ezberdinak izango dira, baina aurrez formularioak bete behar dira otsailaren 27a baino lehenago. Musikaldiaren hamabigarren edizioa Errenteria Musikalek, Errenteriako Musika Eskolak, antolatuko du eta dagoeneko zabalik da bertan izena emateko. Euskal Herriko Musika Eskoletako ikasleek otsailaren 27ra arteko epea izango dute formularioak bete eta izena emateko, egun horretan itxiko baita izen-ematea. Programazioa zehazten ari den arren, parte hartzeko aukera ezberdinak izango direla iragarri dute antolatzaileek. Musikaldia Musika Eskolako ikasleei bideratuta dagoen ekimena izanik, Musika Eskolen bidez bideratu behar dira izen-emateak. Formularioak ere Euskal Herriko Musika Eskoletan banatu dira. Informazio gehiagorako, idatzi musikaldia2015@gmail.com posta elektronikora.


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9027

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik