Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

HABEk A1 eta A2rako BAGOAZ! ikasmateriala sortu du

$
0
0

HABEk material berria sortu du BAGOAZ! izenburupean. Euskara-ikasle hasiberriei (A1 eta A2 mailetakoei) zuzendutako entzumena eta mintzamena lantzeko testuak eta ariketak sortu, ekoitzi eta IKASBIL (www.ikasbil.eus) atarian argitaratuko ditu.

Guztira, 100 ikus-entzunezko testu dira: 50 audio eta 50 bideo (azpitituluekin eta azpititulurik gabe) eta dagoeneko 3 audio eta 3 bideo daude eskura IKASBIL atarian. Horrez gain, audio eta bideo bakoitza oinarri hartuta, hainbat ariketaz osatutako sekuentzia didaktiko bana sortu da, bai taldean –irakaslearen gidaritzapean ikasgelan lantzeko–, bai bakarka, nork bere kasa online egiteko. BAGOAZ!en pertsonaia nagusiak Josu eta Amaia dira. Ikasleak eta etxeko lagunak. Beren eguneroko bizitzako gorabeheren berri izango dugu atalez atal: pasadizo hurbil, atsegin eta askotan umoretsuak biziko dituzte elkarrekin. Bideo eta audioak Donostiako Zinea Sortzen ekoiztetxeak egin ditu, Ritxi Lizartzaren gidoietan oinarriturik. Bi aktore nagusiak Oihana Maritorena (Amaia) eta Asier Oruesagasti (Josu) dira. Bideoak Alex Ezkurdia zine-zuzendariaren gidaritzapean grabatu dira, eta bideo nahiz audioetan entzuten den musika, berriz, Pascal Gaignerena da. Hauxe da materialera jotzeko helbide zuzena: http://www.ikasbil.eus/web/ikasbil/bagoaz


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9017

Trending Articles


Euskalgintza bidegurutzean


Serio jolastu beharreko jolasa dugu bizitza


Euskal Herria Heterodoxiatik