
Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, Gipuzkoa, 1972) Eibarko Kezka Dantza Taldeko arduradun eta dantzaria izan da, eta Elgoibarko Haritz zein Donostiako Argia taldeetan egin du dantza. Antropologoa ere bada, eta dantzaren inguruan idatzi du. Dantzan.com Interneteko gunea kudeatzen du. Izaskun Ellakuriagak elkarrizketatuko du gaur, Generoa dantza tradizionalean izenburupean, 19:00etan, Durangoko (Bizkaia) Plateruenan.
Iturria: berria.eus
via @berria: Oier Araolaza dantzaria: "Gatazkek tradizioa biziberritu dezakete" http://t.co/K6U9ZYeEjThttp://t.co/IvkZyWwJtK