Quantcast
Channel: Sustatu.eus - Aktualitatea
Viewing all articles
Browse latest Browse all 9114

Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala egin du Garabidek

$
0
0

“Zertarako lorpen guztiak, hizkuntzarekin batera nortasuna galtzen badugu?”. César Pilataxi kitxuaren gogoetak zabaltzen du Beltzean Mintzo: Ameriketako jatorrizko hizkuntzen arnasaz dokumentala. Zer ari da gertatzen Atlantikoaren bestaldean? Euskaldunon esperientziak nola lagun dezake prozesu horretan? Garabide elkarteak gaia mahai gainean jarri nahi izan du lan honekin. Garabideren Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak masterra egitera Euskal Herrira etorritako hainbat kide dira protagonista. 45 minututan ondorengo hizkuntza komunitateak ordezkatzen dituzte: Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek.

Iturria: argia.eus

via @larbelaitz: “Euskararen mugimendua ezagutzea senide batekin topo egitea bezala izan da”. Amerikako herriak http://t.co/KTU9DpqZhQhttp://t.co/cDMiWn7ZWT


Viewing all articles
Browse latest Browse all 9114